Isabel Allende
14 12 2007
Gaur egungo literatura hispanoamerikarraren idazle garrantzitsuenetarikoa dugu Isabel Allende. Bere nobeletan istorio hunkigarriak aurki ditzakegu, errealitate eta fantasia nahastuaz.
Baina ez da harritzekoa berea bezalako familia edukita. Izan ere, bere istorio guztietan bere familiaren gertakizun eta pertsonaiak aurkitzen dira. Adibidez, bere aiton-amonak, Esteban Trueba eta Claran (”La casa de los espiritus”) bilakatu zituen. Baita Paula nobelan ere bere familiaren inguruan asko idatzi zuen.
Berrogeigarren hamarkadan bere aita Txileko enbaxadako funtzionarioa izan zen Liman, non Isabel bizi izan zen hiru urte bete arte. Hiru urte bete eta oso gutxira, gurasoek banantzea erabaki zuten.
Ordudanik, Isabelen ama, oso garrantzitsua izan zen bere bizitzan eta hezkuntzan, literaturaz gain, biek konpartitu dute pinturarekiko pasio eta zaletasuna. Geroago, Panchita (hala deitzen dio maitekiro Allendek amari) txiletar diplomatiko batekin ezkondu zen, Ramón Huidobro. Azken honekin, Europan zehar ibili ziren, horrela ama-alabak beraien zaletasunak aberasteko aprobetxatu zuten.
1975ean, Txileko golpe militarra gertatu eta bi urte geroago, Miguel, bere lehen senarra, eta bere seme-alaba Nikolas eta Paularekin, Caracasen babestu ziren. Idazlearen hitzetan, han igarotako hamahiru urteak bere bizitzako garrantzitsuenak izan ziren, han hasi baitzen idazten. Zehazki, “La casa de los espíritus”, zein Panchita bera konturatu zen nobela harekin obra handi bat jaio zela. Amaren kontaktuen bitartez Allendek Carmen Balcellesek Bartzelonan zuen agentzi literariora iristen zen.
1987an Estatu Batuetara joan zen bizitzera, bere bigarren senar Willierekin, San Francisco ingurura, “La casa de los espíritus” deitzen dioten etxera, zein urteetan zehar erabat bete eta hustu dena. Bertan bukatu zuen “Paula” liburua, 1992an bere alaba ospitalean zela Madriden hasi zuen testigantza mingarria.

Gaur egun Isabelen bulegoa Sausaliton dago. Santuario moduko bat da, non oso bisitari gutxi onartzen dituen, bere etxetik hogei minututara dagoena. Oso modu berezia du idazteko, urtea bi zatitan banatzen du: lehenengo zatian, urtarrilaren 8an (beti), libururen bat idazten hasten da. Zati honetan erabat aldentzen da inguratzen duen guztitik, idaztera bakarrik dedikatzen da, erabat aspertzen den arte. Bigarren zatian bizitza erabat publikoa egiten du: irakurleen gutunak erantzun, bere liburuen aurkezpenak egin…
Txundigarria da emakume honen bizitza, batez ere bere nobelaren irakurtzen baduzu, aurrez esan bezala idazten duen guztian bere bizitzaren zatitxo bat sartzen baitu.
Informazio gehiago hementxe aurkituko duzue.
Horretaz gain, helbide horretan autore honi eginiko entrebistak aurki ditzakezue, oso interesgarriak.
Categories : Autoreak
Recent Comments