Jean M. Auel

7 12 2007

Jean M. AuelBadira urte batzuk Jean Mari Auelen “Los Hijos de la Tierra” saga irakurri nuela. Saga hori bost nobelaz osatzen da: “El clan del oso cavernario“, “El valle de los caballos“, “Los cazadores de Mamuts“, “Las llanuras del trĂ¡nsito” eta “Los refugios de Piedra“.

Lehen nobelan Ayla Cro-magnon neskatxaren istorioa kontatzen du. Txikia delarik lurrikara baten ondorioz umezurtz geratzen da. Hainbat egunetan galduta ibili ostean, Neandertal talde batek aurkituko du oso egoera txarrean eta hasieran onartuko ez duten arren, taldeko emakume batek bere bihotza irekiko dio, azkenik taldean onartua izanik. Baina neska beste kultura ezberdin batean hezitakoa da eta lehen momentutik taldeak dituen arau hautsiezinak hautsiko ditu. Taldeari inondik inora bururatuko ez zaizkion ekintzak burutuko ditu (adibidez neska izanik ehizatzea) eta horietako batzuengatik gogor zigortua izango da.

El clan del oso cavernario

Nobela erabat txundigarria, irakurtzea merezi duena, bere garaian izugarrizko arrakasta izan zuena. Agian amaieran negar malkoren batek ere ihes egingo dizue.

Istorioak hurrengo nobeletan jarraitzen du. Baina nik, pertsonalki, bigarreneraino bakarrik irakurtzea aholkatzen dizuet. Izan ere, hemendik aurrerako istorioa amaierarik gabeko fantasia luze eta astunean bihurtzen da.

Hemen uzten dizuet Jean M. Aueli buruzko biografia.

Beste bat arte.


Actions

Information

2 responses to “Jean M. Auel”

21 02 2008
Irati Otamendi (21:55:26) :

Kaixo Maddi:

Zure artikulua irakurri dut, eta esan behar da zure iritzi bera dudala lehen eta bigarren liburuei buruz (egia esan, nik negar malko batzuk baino gehiago bota nituen. Hor joango ziren 2 edo 3 mukizapi) . Baina hirugarren liburuari buruz nik beste iritzi bat daukat. Egia da apur bat luzea dela, baina besteengandik ezberdina da. Honekin ere negar egin nuen nik. Laugarrenarekin, hala ere, kontutan hartuta hasi besterik egin ez dudala, arrazoi osoa ematen dizut gomendatzen ez duzula esatean. Ni, hala ere, ez naiz geratuko bukaera jakin gabe (zu bezala)

Beno, oso lan polita egiten ari zara blog honekin. Jarraitu horrela.

22 02 2008
jolaus (10:50:27) :

Kaixo bikote!!

Ez dakizue ze inbidia ematen didazuen liburuak irakurtzea hain gustukoa duzuela ikustean. Hortxe nabil ni, nire semeari bere aitak lortu ez duena transmititu nahian; zazpi urte besterik ez ditu eta ari da, ttirrika-ttarraka, bere liburuekin. Gustatzen zaiola dirudi. Ea denbora luzez irauten dion orain duen motibazio hori!

Gauza handia da irakurketarekiko duzuen afizio hori. Etzazute sekula galdu! :wink:

Leave a comment

You can use these tags : <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>




Itxi
Bidali postaz