Duintasuna

23 01 2008

Kaixo irakurzale!! Hona hemen aurrekoan berrian aurkitu  Anjel Lertxundik idatzi zuena, berak dioen bezala noranahiko interpretazioak dituena. Irakurri eta gozatu!!

Hitz beste

Anjel Lertxundi

Duintasuna

Hona istoriotxo bat, ez naiz oroitzen non irakurria edo nori entzuna, eta, istorio on guztiek bezala, noranahiko interpretazioak dituena.

Bigarren Mundu Gerran, ospitale militar batean, beste soldadu askoren artean, sikh sektako soldadu bizardun bat zegoen ohean zauriturik. Egunak joan egunak etorri, gauzok gertatzen baitira, zauritua erizainarekin maitemindu zen. Goiz batez, adore guztia bildurik, deklaratu egin zitzaion. Erizainak, ordea, ez zaizkiola bizar luzeak gustatzen, ez zela sekula ezkonduko bizardun batekin. Soldaduak, duintasun handiz: «Nire erlijioak ez dit bizarra kentzen uzten, ezin dut tradizioa traizionatu». Lur jota geratu zen soldadua, baina halako batean, ikusirik neskak ez zizkiola ate guztiak itxi, bizarra kentzea erabaki zuen. Erizainarengana joan, eta berriro deklaratu zitzaion. Baina erizainak:

-Nola egin diozu uko zure tradizioari? Ez duzu duintasunik!
Hemen pdf-an ikusin nahi baduzue eta baita linka ere.

Beste bat arte.




“Conocer al autor”

17 01 2008

Gaurkoan web orri batekin natorkizue. “Conocer al autor” literaturaren portal bat dugu, zeinek idazle eta editorialekin lana egiten duen. Sortzaileetako batek dioenez Ingalaterran eta Estatu Batuetan lantzen duten web orri baten kopia da.

conocer al autor

Bertan liburuen laburpenak aurki ditzakegu, baita 2 minutuko bideo bat ere, non idazleak liburuari buruz hitz egiten duen. Horretaz gain, liburuak internet bidez erosteko linkak eskaintzen dizkigu.

Gehienbat, atera berri diren liburuak zeri buruzkoak diren jakiteko modu egokia iruditzen zait, baita liburu konkretu baten inguruan informazioa nahi izanez gero ere.

Hementxe uztez dizkizuet linkak interesaturik zaudetenentzat; gaztelerazko bertsioa, Ingalaterrakoa eta Estatu Batuetakoa. Zoritxarrez, oraindik euskarazko bertsiorik ez dago.

Beste bat arte.




Inés del alma mía

15 01 2008

Gaur aurkezten dizuedan nobela hau Txileko historian zeresan handia izan zuen emakume bati buruzkoa dugu. Gutxitan izaten dugu Inés Suarez bezalako emakume baten berri, izan ere, beti gogoratzen dira herrialde bat konkistatzerakoan gogor borroka egin zuten gizon haiek. Baina bitarte horretan hiriak, ospitaleak, eskolak… sortu zituzten emakumeak ahaztu egin dira. Isabel Allendek lan handia egin du memoria hori berreskuratzeko Inesen istorioa kontatzean.

Inés del alma m?aInés neska gazte estremadurarra Mundu berrira abiatuko da bere senarraren bila, zein urte batzuen ostean ez den etxera itzultzen. Ameriketan ez du senarrik aurkitzen , baina bai pasioz beteriko amodio bat: Pedro de Valdivia, zein Txile konkistatzera doan. Inés munduaren amaieraraino laguntzeko prest agertuko da.

Benetan merezi duen nobeletako bat da, Txileren konkista emakume baten ikuspegitik kontatzen baitu.

Hemen uzte dizuet nobela honi buruzko informazio gehigarria, baita bere aurkezpena egin zeneko bideo bat ere.




Firmin

10 01 2008

FirminOraindik irakurtzeko beta izan ez dudan arren, atentzioa deitu didan liburuetako bat dugu Firmin. Sam Savagen filosofoak idatzi duen lehen nobela honek arrakasta handia izan du mundu guztian zehar.

60. hamarkadako Bostongo liburutegiko ganbaran jaioa, Firminek liburuen orriak janez ikasten du irakurtzen. Baina arratoi jakitun bat, arratoi bakartia da. Bere familiak marjinatua, bere heroia den liburuzainarengan laguntasuna bilatzen du, baita porrot egin duen idazle batengan ere.

Nobela honek irakurzaletasunarekiko maitasuna azaltzen digu, humore eta tristuraz betea. Firmin ez da arratoi-gizaki bat, arratoiaren gorpuan dagoen gizaki bat baizik.

Liburu honi buruz gehiago jakin nahi duenarentzat hona hemen liburuaren lehen kapitulua, baita gazteleraz eginiko publikoarentzako presentazioaren bideo bat, non Pere Gimferre eta Rodrigo Fresan autoreek hitz egiten duten liburuari buruz, baita Firminen marrazkiak sortu dituen Fernado Krahn txiletarrak ere.







Itxi
Bidali postaz