Firmin
10 01 2008
Oraindik irakurtzeko beta izan ez dudan arren, atentzioa deitu didan liburuetako bat dugu Firmin. Sam Savagen filosofoak idatzi duen lehen nobela honek arrakasta handia izan du mundu guztian zehar.
60. hamarkadako Bostongo liburutegiko ganbaran jaioa, Firminek liburuen orriak janez ikasten du irakurtzen. Baina arratoi jakitun bat, arratoi bakartia da. Bere familiak marjinatua, bere heroia den liburuzainarengan laguntasuna bilatzen du, baita porrot egin duen idazle batengan ere.
Nobela honek irakurzaletasunarekiko maitasuna azaltzen digu, humore eta tristuraz betea. Firmin ez da arratoi-gizaki bat, arratoiaren gorpuan dagoen gizaki bat baizik.
Liburu honi buruz gehiago jakin nahi duenarentzat hona hemen liburuaren lehen kapitulua, baita gazteleraz eginiko publikoarentzako presentazioaren bideo bat, non Pere Gimferre eta Rodrigo Fresan autoreek hitz egiten duten liburuari buruz, baita Firminen marrazkiak sortu dituen Fernado Krahn txiletarrak ere.
Categories : Liburuak
Recent Comments