Inés del alma mía
15 01 2008Gaur aurkezten dizuedan nobela hau Txileko historian zeresan handia izan zuen emakume bati buruzkoa dugu. Gutxitan izaten dugu Inés Suarez bezalako emakume baten berri, izan ere, beti gogoratzen dira herrialde bat konkistatzerakoan gogor borroka egin zuten gizon haiek. Baina bitarte horretan hiriak, ospitaleak, eskolak… sortu zituzten emakumeak ahaztu egin dira. Isabel Allendek lan handia egin du memoria hori berreskuratzeko Inesen istorioa kontatzean.
Inés neska gazte estremadurarra Mundu berrira abiatuko da bere senarraren bila, zein urte batzuen ostean ez den etxera itzultzen. Ameriketan ez du senarrik aurkitzen , baina bai pasioz beteriko amodio bat: Pedro de Valdivia, zein Txile konkistatzera doan. Inés munduaren amaieraraino laguntzeko prest agertuko da.
Benetan merezi duen nobeletako bat da, Txileren konkista emakume baten ikuspegitik kontatzen baitu.
Hemen uzte dizuet nobela honi buruzko informazio gehigarria, baita bere aurkezpena egin zeneko bideo bat ere.
Categories : Liburuak
Recent Comments