“Conocer al autor”
17 01 2008Gaurkoan web orri batekin natorkizue. “Conocer al autor” literaturaren portal bat dugu, zeinek idazle eta editorialekin lana egiten duen. Sortzaileetako batek dioenez Ingalaterran eta Estatu Batuetan lantzen duten web orri baten kopia da.

Bertan liburuen laburpenak aurki ditzakegu, baita 2 minutuko bideo bat ere, non idazleak liburuari buruz hitz egiten duen. Horretaz gain, liburuak internet bidez erosteko linkak eskaintzen dizkigu.
Gehienbat, atera berri diren liburuak zeri buruzkoak diren jakiteko modu egokia iruditzen zait, baita liburu konkretu baten inguruan informazioa nahi izanez gero ere.
Hementxe uztez dizkizuet linkak interesaturik zaudetenentzat; gaztelerazko bertsioa, Ingalaterrakoa eta Estatu Batuetakoa. Zoritxarrez, oraindik euskarazko bertsiorik ez dago.
Beste bat arte.
Recent Comments