Duintasuna

23 01 2008

Kaixo irakurzale!! Hona hemen aurrekoan berrian aurkitu  Anjel Lertxundik idatzi zuena, berak dioen bezala noranahiko interpretazioak dituena. Irakurri eta gozatu!!

Hitz beste

Anjel Lertxundi

Duintasuna

Hona istoriotxo bat, ez naiz oroitzen non irakurria edo nori entzuna, eta, istorio on guztiek bezala, noranahiko interpretazioak dituena.

Bigarren Mundu Gerran, ospitale militar batean, beste soldadu askoren artean, sikh sektako soldadu bizardun bat zegoen ohean zauriturik. Egunak joan egunak etorri, gauzok gertatzen baitira, zauritua erizainarekin maitemindu zen. Goiz batez, adore guztia bildurik, deklaratu egin zitzaion. Erizainak, ordea, ez zaizkiola bizar luzeak gustatzen, ez zela sekula ezkonduko bizardun batekin. Soldaduak, duintasun handiz: «Nire erlijioak ez dit bizarra kentzen uzten, ezin dut tradizioa traizionatu». Lur jota geratu zen soldadua, baina halako batean, ikusirik neskak ez zizkiola ate guztiak itxi, bizarra kentzea erabaki zuen. Erizainarengana joan, eta berriro deklaratu zitzaion. Baina erizainak:

-Nola egin diozu uko zure tradizioari? Ez duzu duintasunik!
Hemen pdf-an ikusin nahi baduzue eta baita linka ere.

Beste bat arte.


Actions

Information

One response to “Duintasuna”

14 02 2008
mendia (09:13:47) :

Kaixo Maddi!
Alfer zabiltza azkenaldian bloga aldatu gabe? Ikusten zaitut jarioak topatzen eta ez duzu ezer blogera igotzen eh? Ai ai ai!
Bueno, bihar ere berriro sartu beharko dut. Azterketak bukatu ditugunez, libururen bat aholkatzen didazun ikustera.
Besterik ez, segi horrela eta beste bat arte!

Ah! Ea animatzen zaren egunen batean euskarazko liburu politen baten artikulua idaztea, eskertuko nizuke.

Leave a comment

You can use these tags : <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>




Itxi
Bidali postaz