Como agua para chocolate
22 02 2008Gaurkoan ere literatura latinoamerikarrarekin natorkizue. Laura Esquivelek idatziriko eleberri honek Mexikoko neskato baten istorioa kontatzen du.
Tita etxeko alaba gazteena izanik, amaren azken egunerarte bera zaintzea behartuta dago. Horrek ez ezkontzea suposatuko dio gazteari. Baina orduan, Pedro gaztea agertuko da bere bizitzan, elkar erabat maiteminduz. Amak ez du hori onartuko eta mutil gazteak bere maitearen alboan egoteko ahizparekin ezkonduko da, Rosaurarekin. Titak erabiltzen dituen sukaldeko errezetek bere bizitzako joana kontatuko digute, beti Pedrorekiko urruntasunak adieraziz. Izan ere, ama zaindu behar horrek jaio zenetik sukaldera lotzen du neska gaztea, bertako sekretu guztiek bizitza oso bat markatuz.
Nobela benetan zoragarria, pasioz eta tristuraz betea, baita betiko literatura latinoamerikarraren fantasiaz ere. Errezeta ezberdinen bitartez kontatze horrek usain, zapore eta kolorea ematen dio istorioari. Irakurtzen ari nintzela Titak prestatutako jakiren bat usaintzen edo probatzen ari nintzela ematen zuen. Behin irakurtzen hasiz gero, ezin daiteke geratu, segidan zer gertatuko den jakiteko irrika pizte baitu. Bukaerak (ez dut kontatuko) eleberria erabat biribiltzen du, baita negar malkoren bat edo beste atera ere.
Beraz, maitasun istorioak gustatzen zaizkion orori aholkatzen diot liburua.
Zuetako norbaitek irakurria badu liburu hau, idatzi zuen iritzia ere.
Azken liburu hau oso gomendagarria iruditzen zait, batez ere, oso polita delako. Esan nahi nizun, Eskoziari buruzko artikulu bat idatzi dudala eta nahi izanez gero bertan daukazula eta beste informaziorik jartzea nahi baduzu, esan iezadazu eta jartzen saiatuko naiz. Biarrarte, aioooo!
Segi horrela zure blogarekin, oso interesagarria da.