La voz dormida

5 03 2008

Gaurkoan ezinbestekotzat jo beharko litzatekeen liburu batekin nator. Dulce Chaconek Espainiako gerra zibilean murgiltzen La voz dormidagaitu bete-betean, ezkutatu nahi izan den hori argitaratzeko asmoz. Bertan, aurrera ateratzeko borroka egin zuten madrilgo kartzelan egon ziren emakume batzuen egiazko istorioa kontatzen digu. Idazleak behin edo beste aipatu duen bezalaxe, istoria pixka bat leundu behar izan du, garai hartan jasan zuten tortura eta sufrimenduak islatzea oso gogorra izango baitzen.

Hala ere, protagonistak bihotzeraino iristen dira. Pepitaren begi urdinek, Jaime gaztearen ausardiak, maletadun Elvira neskatilak, hiltzera doan Hortensiak, Tensi maiteak, seme-alabak ezagutzen ez dituen kartzelan dagoen emakumeak… irribarreren bat edo beste lapurtuko dizkigute, baita negar malkoren bat ere.

Benetan merezi duen liburua duzue “La voz dormida“. Animatu eta irakurri!! Eta irakurria baduzue zuen iritzia jakin nahiko nuke. Beraz, idatzi beldurrik gabe.


Actions

Information

2 responses to “La voz dormida”

6 03 2008
koro (18:26:26) :

Kaixo, irakurzale!
Poztu naiz artikulu hau irakurtzean eta liburu “earra” dela erantsiko nuke. Egia da Historiako irakasle naizela eta, kesemeveelplumero, baina, gaia albora utzita, gustatzen zait Chaconen idazteko modua.
Izugarria! Ondo segi.

13 03 2008
yane (14:18:03) :

horrelako liburuak bidaltzen dizkigun irabasleak merezi du kasu egitea!
oso ona!
garai hartan bizitako egia gordinak!

Leave a comment

You can use these tags : <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>




Itxi
Bidali postaz