Retrato de un adolescente manchado.

7 04 2008

Jordi Sierra i Fabraren liburu hau duela pare bat urte irakurri nuen. Idazleak idatzi dituen liburu Jordi Sierra i Fabraguztien artean, ez naiz ausartu kontatzen, nire eskuetara iritsi zen lehena izan zen. Ia lehenengo orrietatik erabat sartu nintzen istorioan. Asko gustatu zitzaidan Jordiren estiloa eta geroztik bere liburu gehiago ere irakurri ditut.

Gaurkoan “Retrato de un adolescente manchado” liburuarekin natorkizue, baina datozen egunetan Jordiren beste liburu batzuetaz ere hitz egingo dizuet.

Arrakasta handiko abokatu batek bere karrera politikoa utzi eta abokatu lanari berriz ekitea erabakitzen du. Egun batez enkargu berezi bat jasotzen du, bere ama hiltzea egotzi dioten gazte bat defendatzea hain zuzen. Gaizkilea ezagutzean abokatua erabat sartuko da kasuan eta istorioan, non bere iragana bera errebelatuko zaion.

Istorio guztian zehar gure arreta erabat bereganatzen du Jordik. Pixkanaka ematen dizkigun pistekin hiltzailea nor izan den argitzen joango gara. Momentu bat ere egongo da inorengan susmatuko dugula. Benetan merezi duen liburua, bai horixe.

Bukatzeko hementxe uzten dizuet liburuaren eta idazlearen inguruko informazio gehigarria eta beti bezalaxe liburua irakurri duzuenok zuen balorazio propioa idaztea gustatuko litzaidake.


Actions

Information

One response to “Retrato de un adolescente manchado.”

8 04 2008
Maite (08:06:49) :

Kaixo Maddi!
Benetan liburu interesgarria dirudi, lastima aukera izan nuen garaian beste liburu bat aukeratu izana! Hala ere, oporrak berehalaxe ditugu gainean eta eskatu egin beharko dizut liburua. Azken finean, aholkatu dizkidazun guztiekin erabat gustora geratu naiz eta bada liburu baten aurrean jartzeko ordua ere. Horrenbeste ikas-liburu eta alde batera uzten ari naiz lehen nuen irakurzaletasuna.
Beraz, Firmin liburua eta hau irakurtzea izango dira udako pausoak, hori bai euskarazko bat aholkatzea ere eskatzen dizut ez baitit euskarazko liburu batek ere hunkituta utzi.
Besterik gabe, segi horrela Maddi! Meritua daukazu liburu guzti horiek irakurri eta iritziak artikulu bidez guri zuzentzen, lan sakona eta fundamentuzkoa, benetan!
Muxu bat!

Leave a comment

You can use these tags : <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>




Itxi
Bidali postaz