Tikatok
29 04 2008Gaurkoan idazle bihurtuko gara. Tikatok web-guneari esker etxeko gaztetxoenek beraien liburu propioa egiteko aukera izango dute.
Bere orrian harpidetuz gero, haurrak edo zerorrek eginiko marrazkiak eskaneatuta igo daitezke, ondoan ipuinaren narrazioa jarriz. Portadan ere nahi duzun marrazkia jartzeko aukera ematen dizu. Ondoren, ipuinari forma emandakoan, liburua inprimitu daiteke. Prezio interesgarri baten truke, etxera bidaliko dizute ipuina. Web-orria ingelesez dagoen arren, nahi duzun hizkuntzan idazteko aukera ematen du.
Ideia benetan ona izan daiteke etxeko txikienari opari polit bat egiteko.
Hona hemen helbidea. Bertan beste haur edo helduek eginiko ereduak ikusi ditzakezue. Ezkerretara, web-orriaren funtzionamendua azaltzen duen bideo bat duzue.
Categories : Sailkatugabeak
Recent Comments