Tikatok

29 04 2008

Gaurkoan idazle bihurtuko gara. Tikatok web-guneari esker etxeko gaztetxoenek beraien liburu propioa egiteko aukera izango dute.

TikatokBere orrian harpidetuz gero, haurrak edo zerorrek eginiko marrazkiak eskaneatuta igo daitezke, ondoan ipuinaren narrazioa jarriz. Portadan ere nahi duzun marrazkia jartzeko aukera ematen dizu. Ondoren, ipuinari forma emandakoan, liburua inprimitu daiteke. Prezio interesgarri baten truke, etxera bidaliko dizute ipuina. Web-orria ingelesez dagoen arren, nahi duzun hizkuntzan idazteko aukera ematen du.

Ideia benetan ona izan daiteke etxeko txikienari opari polit bat egiteko.

Hona hemen helbidea. Bertan beste haur edo helduek eginiko ereduak ikusi ditzakezue. Ezkerretara, web-orriaren funtzionamendua azaltzen duen bideo bat duzue.


Actions

Information

One response to “Tikatok”

29 04 2008
jolaus (14:40:43) :

Aplikazioa kaleratu zutenean saltseatzen aritu nintzen. Egunen batean ume txikiekin egotea tokatzen bazaizu, proba ezazu euren marrazkiak eskaneatzea eta bertara igotzea. iksuiko duzu zeinen ipuin politak sortzen diren.

Gainera, ipuina goitik behera euskaraz egiteko aukera ematen du,

Leave a comment

You can use these tags : <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>




Itxi
Bidali postaz