29
04
2008
Gaurkoan idazle bihurtuko gara. Tikatok web-guneari esker etxeko gaztetxoenek beraien liburu propioa egiteko aukera izango dute.
Bere orrian harpidetuz gero, haurrak edo zerorrek eginiko marrazkiak eskaneatuta igo daitezke, ondoan ipuinaren narrazioa jarriz. Portadan ere nahi duzun marrazkia jartzeko aukera ematen dizu. Ondoren, ipuinari forma emandakoan, liburua inprimitu daiteke. Prezio interesgarri baten truke, etxera bidaliko dizute ipuina. Web-orria ingelesez dagoen arren, nahi duzun hizkuntzan idazteko aukera ematen du.
Ideia benetan ona izan daiteke etxeko txikienari opari polit bat egiteko.
Hona hemen helbidea. Bertan beste haur edo helduek eginiko ereduak ikusi ditzakezue. Ezkerretara, web-orriaren funtzionamendua azaltzen duen bideo bat duzue.
Zabildu
Comments : 1 Comment »
Categories : Sailkatugabeak
20
02
2008

Musika eta poesia “urteurrena” gogoratzeko eta batez ere, ez ahazteko.
Ruper Ordorikaren “Zaindu maite duzun hori”:
Zabildu
Comments : 2 Comments »
Categories : Sailkatugabeak
20
02
2008
Aspaldian idatzi ez dudala eta gaurkoan euskarazko liburu batekin natorkizue, zehazki klasiko batekin: Joanak joan. Yon Etxaide Itharte donostiarrak (1920-1998) 1956an Euskaltzaindiaren saria jaso zuen liburu honengatik. Urte bete geroago euskaltzain urgazle, laguntzaile, izendatu zuten; bere azken urteetan euskaltzain ohorezko izan zen.
Badira pare bat urte irakurri nuela eta harrituta geratu nintzen gizon honek, duela 200 urte Zuberoan hitz egiten zen euskara hura berreskuratzeko egin zituen lanak. Bertan Petiri Topet “Etxahun” poeta-bertsolariaren bizitza kontatzen du. Adulterioa eta hilketak gertutik bizi izan zituen Etxahun dohakabeak. Joanak joanen garai haietako istorioak kontatzen dizkigu. Euskal Herriko gazte ugarik alde egin behar izan zuten Ameriketara, maiorazkorik tokatzen ez zitzaiela eta. Zorte haren barnean sartzen ez zirenak berriz, maiz behartutako ezkontzaren bat jasan behar izaten zuten.
Eleberri xamur honetan garai hartako euskal gizartea islatzen da. Jada ohituak gaude horrelako istorioen pelikula “amerikanoak” ikusteaz, baina askotan ahaztu egiten zaigu gure herrian ere horrelakoak ere pasa direla, gurean ere istorio triste eta gordinak ezkutatzen direla.
Besterik gabe, eleberri honen zati batekin uzten zaituztet.
Zabildu
Comments : No Comments »
Categories : Autoreak, Liburuak, Sailkatugabeak
Recent Comments